Auzo|co, zer da?

Zer da?


Auzo/herrietako bizia sendotzea bilatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Giza-garapena era jasangarrian burutu nahi duten komunitateko bizilagunez osatutako plataforma herritar eredu honen bitartez, auzotarren bizimoduari mesede egiten dioten eta komunitateetako kohesioa, kutura eta ekonomia sustatzea helburu duten ekimenak martxan jarriz lurraldean eragin positiboa izatea bilatzen da.

Horretarako, oinarri etiko honekin bat egiten duten auzotarrak bildu nahi dira:

  • Kohesio soziala
    Komunitateetako harremanak balioan jartzen dituzten ekimenek auzokideen-arteko konfiantza sendotzea lortzen dute, bizileku osasuntsuagoak eta seguruagoak eratuz. Belaunaldi-arteko harremanak, genero-artekoak, kultur-artekoak, sinismen-artekoak… auzokoak sentitzen direnak bilduz, denon alde egiten duten oinarrizko lankidetza eta elkar-zaintza ekimenak sustatuko dira.
  • Tokiko-garapena
    Lurraldeko jarduera ekonomikoak eta bereizgarri kulturalak indartzea bilatuko da, 0 kilometro filosofiaren bitartez bertako zerbitzuak eta ekoizpenak lehenetsiz eta euskararen erabilera sustatuz.
  • Jasangarritasuna
    Ama Lurra edo Natura partekatzen dugun eta egiten gaituen etxea dela ulertuta, hura zaindu eta sendotzen dituzten praktikak sustatuko dira, kutsadura eta zaborrak ahalik eta gehien murriztuz eta, oro har, bizitza erdigunean jartzen dituzten ekimenak martxan jartzen saiatuz.

Balore hauek bultzatzen dituzten ekimenak sortuko dituen plataforma herritarra da, beraz, Auzoko plataforma. Elkartean izena ematerakoan, ekimenen inguruko informazioa jasotzeko eta interesatzen zaien horietan parte-hartzeko aukera izango dute herritarrek.

Partaidetza mekanismoak erabiliko dira lankidetza-herritarra errezteko asmoz, partaideen interes, erabaki eta kontsumoa koordinatuz lurraldean eragina izatea lor baitaiteke! 

Auzoak eta herriak bertakoak direnen “etxe komuna” dela ulertzen da eta hura loratzeko aukera errealak eskaini nahi zaizkie auzotarrei. Bizimodua hobetzeko apostu kolektiboa, etxea orduan eta zainduagoa, orduan eta bizigarriagoa delako. Lehenengo proba Altzako Herrera auzoaren izango da, baina ondoren ikasitakoa beste komunitateetara eramateko irekitasuna dago.

Ingurugiroarengatik, auzotarrongandik eta norbanakoentzat.
Mundu hobeago bat auzotik hasiz.

Auzoko zara?


Hala bada, emazu izena eta zabaldu
interesa izan dezaketen inguruko lagun, senide eta auzotarren artean!

Partekatu! / ”Compartenos!
Scroll to top