Es|cola – bilGunea
Orrialdea eraikitzen ari gara!
Barkatu eragozpenak 🙂
…

1go Es|cola proposamena:
bilGunea
“Zein galdera uste duzu
erantzun beharko genukela
bailaran bizi garen
auzokideen artean?”
Noraeza nagusi den testuinguru honetan, komunitateko auzotarrek batera erantzutera bideratutako galderek pisu handia hartzen dute, norbanakoen arreta gai jakinetan jartzera eraman ditzakeelako kideak.
Mende luzeetan zehar, herritarrak elkarrekin bilduz landu izan dituzte guztioi eragiten zizkieten gaiak eta, praktika hori, dinamizazio- eta osasun-berme guztiekin egiterakoan, komunitatearentzat onuragarria besterik izan daitekela iruditzen zaigu. Hori dela eta, 2021eko hasieran Altza eta Pasaiako auzotarroi bereziki zuzentzen zaien hausnarketa-foro bat antolatuko denaren berri eman nahi dugu, Open Space/Gune Irekia metodologiaren bidez gauzatuko dena, parte-hartzailea eta erabat askea izan dadin espazioa.
Gune Irekiak askatasun maila altuko espazio seguruak osatzen lortzen du (partaideak nahi dutenean etorri, joan, elkarrizketaz aldatu, elkarrizketa berriak proposatu… ahal izaten dute), partaideak uneoro gustora egotea bilatzen baita teknika honekin, sormen-maila altuko espazioak lortuz, beraz! Nola ez, dinamika osoan zehar osasun- eta segurtasun-neurriekin beteko da, hizkuntz aniztasuna kudeatzeko bitartekoak erabiliko diren bezalaxe.
Metodologia laburki:
Hasieran, sarreraren ostean partaide bakoitzak goiz horretan landu nahi dituen gaiak aurkeztu ahal izango dizkie gainontzeko partaideei, modu horretan, landu nahi diren gaien zerrendatze bat lortzen delarik (hala ere, partaideek ez dute zertan gairik aurkeztu, besteenetan parte-hartuz bakarrik). Elkarrizketa bakoitza espazio bereizi batean egingo da, une berean hainbat elkarrizketa emango direlarik, denbora mugatu batekin.
Partaideak interesatzen zaien elkarrizketara joan ahal izango dira, edozein momentutan lekuz aldatuz, beste elkarrizketa batetara pasaz, kafetxo bat hartzera joanez… egon nahi duten lekuan egotea bilatuz. Modu horretan, partaideen gogoan oinarritzen da metodologia hau, partaideak gustura egon daitezen bilatuz. Hori baita sormena pizteko modu onena. Hori bermatzeko espazioan fazilitadore bat edo batzuk egongo dira, espazioa uneoro zainduz.
Foroa datak eta lekua:
Orain, ezin da esan Foroa noiz egingo den. Testuinguruak baimentzen duenean, ordea, zabalkundea egingo da.
Komunitatea batuta lan eginez lortuko dugulako bizigarri den herri bat osatzea. Elkarrekin hausnartzeko espazioak izatea garrantzitsua da horretan. Bizitza ikasketaz jositako esperientzia-petatxua delako.
Galderaren ateak irekitzen duelako arretaren bidea.
Ongi etorri ikasketan oinarritzen den Auzo|co Es|cola-ra!